Ebazpen berriak

Jarraian aipatzen direnak azkenak dira:
 


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren ebazpena, 2008ko irailaren 16koa. Horren bidez, Errenteriako Udalari gomendatzen zaio pertsona bati erroldan izena eman diezaiola. Arartekoaren ebazpena, 2008ko irailaren 15ekoa. Horren bidez, Gasteizko Udalari iradokitzen zaio erroldatzeko baldintzei eta eskubideari buruzko informazioa hobetu dezan; eskaera idatziz aurkeztu dezan; eta erroldan izena emateko etxerik gabeko pertsonen izena ematea mantentzeko zailtasunak kontuan hartzen dituen jarduera protokoloa landu dezan. Arartekoaren ebazpena; 2008ko irailaren 18koa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari gomendatzen zaio etxebizitzaren arloan ezarritako zigorra ondoriorik gabe utz dezala eta isun bidez bildutako zenbatekoa itzul dezala. Arartekoaren ebazpena, 2008ko irailaren 23koa. Horren bidez amaitzen da bere esku-hartzea emakume gazte batek egindako kexari dagokionez. Emakume horrek adierazi zuen tratu desegokia jaso zuela Donostiako Udaltzaingoaren eskutik. Arartekoaren Ebazpena, 2008ko irailaren 18koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailari gomendatzen zaio erreklamazioa aurkeztu duen merkataritzako erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan eskatutako erregistro idazpenetara heltzeko modua erraztea. Arartekoaren ebazpena, 2008ko urriaren 27koa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari gomendatzen zaio Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko izapidetze eta jakinarazpenak 30/1992 Legeari egokitzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.