Educación y menores en riesgo liburuaren aurkezpena

Iñigo Lamarca arartekoa Donostian izan da gaur goizean, Educación y menores en riesgo liburuaren aurkezpenean. Liburu hori Felix Etxeberria EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko katedradunak koordinatu du eta hainbat pedagogo, soziologo, legelari, gizarte-eragile, antropologo, erakundeetako ordezkari eta psikologok osaturiko lantaldeak egin du.

Liburu hori aurkeztuz, alde batetik, NBEk 1989ko azaroaren 20an Haurren Eskubideak aldarrikatu zituenetik 20 urte bete direla ospatu nahi da, eta, bestetik, Arartekoa sortu zenetik ere 20 urte bete direla.

Educación y menores en riesgo taldeko lana da eta arriskuan dauden adingabeak eta horiek bizitza aberasgarriago batera bideratzeko erantzukizuna ditu aztergai. Goseagatik, gaixotasunengatik edo gerrengatik munduan hiltzen diren milioika haurrak ahaztu gabe, ezta prostituituta, abandonatuta, erbesteratuta, eskolarik gabe edo familiarik gabe bizi direnak ere, liburu honetan hezkuntzaren ikuspegitik lantzen dira mendebaldeko gure gizarte honek dituen arazo batzuk: esaterako, indarkeria pairatzen duten umeak edo botiloiaren eta drogen ondorio kaltegarriak nozitzen dituztenak. Beste alderdi batzuk ere jorratzen ditu, adibidez, seme-alabek gurasoei emandako tratu txarrak, adopzioa, adingabe etorkinak, e.a., eta nerabeen beren hitza aditzeko aukera ematen digu.


Donostia-San Sebastián, 2009ko azaroaren 18a