Emakume presoek egindako jantzien erakusketa eta desfilea Bilboko berreginen museoan

Urriaren 23an, osteguna, Iñigo Lamarca arartekoa Bilbora joan zen, espetxean dauden zenbait emakumek egindako jantzien desfilera.

Ekitaldi hori Agiantza GKEak antolatu zuen, Bartzelonako Ared Fundazioarekin eta Madrileko Los Molinos elkartearekin elkarlanean. Erakunde horiek lanean dihardute baztertutako pertsonak −gehienak espetxeetatik eta gizarte zerbitzuetatik datozen emakumeak− gizarteratzeko eta laneratzeko.

Arartekoak ere lan egiten du gizartean baztertuta dauden pertsonak babesten eta haien egoera hobetzen.

Lanik ezak, baliabideak eskuratu ezinak, diru-sarrera nahikorik ez izateak, gizartearekin eta familiarekin harremanak hausteak, gizarte portaerak aldatzeak, osasunak okerrera egiteak, gizarte marjinazioak, besteak beste, edonor gizarte- bazterketara bultza dezakete, eta, beraz, erabateko herritartasuna osatzen duten eskubide sozialak ezin erabili izatera.

Zalantzarik gabe, hainbat pertsona egoera horretan egoteak kolokan jartzen du gure sistemaren eraginkortasuna. Horregatik, Arartekoak arlo horretan administrazioaren jarduerak bultzatu eta kontrolatzera bideratzen du bere lana.