Erakunde ekitaldia Arartekoaren 25. urteurrenean

Gaur erakunde ekitaldi bat egin da Eusko Legebiltzarrean, Ararteko erakundearen 25. urteurrena oroitzeko.

Ekitaldi horretan parte hartu dute, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Iñigo Lamarca arartekoak, ararteko ohiek, Soledad Becerril Espainiako herriaren defendatzaileak eta autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburuk, legebiltzarkide batzuek, Euskal Herriko Justizia Auzitegiko presidenteak, baita zenbait elkartetako ordezkariek ere.

Gonbidatuak hartu ondoren, ekitaldia hasteko, hitz batzuk esan dituzte Ganberako presidenteak, arartekoak, Espainiako herriaren defendatzaileak eta lehendakariak.

Bere mintzaldian, Iñigo Lamarcak hauxe esan du "Arartekoa hasieratik gidalerro berari jarraitu zaio Estatutuak eta legeak agindutakoa zintzo betetzeko, eta arreta berezia jarri du bere lana zorrotz betetzen. Horretarako funtsezkoa izan da merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera profesional bikainak kontratatzea, baita erakundearen independentzia eta alderdikeriarik eza indartzea ere. Horrek guztiak osatu ditu Arartekoaren itzalari eta sinesgarritasunari, alegia, bere eragiteko ahalmenari eta eragingarritasunari eusten dioten zutabeak".

Gizarte-erakundeen lana ere nabarmendu du Lamarcak: "Euskadik punta-puntako elkarte-sarea dauka, sare horretan milaka emakume eta gizon gizarte-boluntariotza lan bikaina egiten ari dira gizarteratzearen alde, justizia nahiz ekitate sozialaren alde, giza eskubideen alde, pertsonen arteko elkartasunaren eta senidetasunaren balio etikoaren alde".

Azkenik, 25 urteotan giza eskubideen elikagai diren kultura eta balioak sustatu eta indartzeko zer lan egin den aipatu du.

Jardunaldia hasi ondoren, Victoria Campsek Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Filosofia Moral eta Politiko arloko katedradun emeritua da bera honako izenburuko hitzaldia eman du: "Demokrazia eta gizalegezko balioak". Balio zibikoak zer diren eta zergatik diren beharrezkoak aztertu du Capmsek.

Geroago egin den mahai-inguruan, Arartekoaren gaineko ikuspegi ezberdinak azaldu dira. Bertan parte hartu dute Mikel Mancisidorrek ¿Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen arloko Nazio Batuen Batzordeko kidea eta UNESCO Etxearen zuzendaria Alberto López Basagurenek ¿Konstituzio Zuzenbidean katedraduna eta El Ararteko liburuaren egileetako bat eta Garbiñe Biurrunek ¿Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salako presidentea .

Ekitaldian zehar bideo bat proiektatu da. Bertan bildu dira Arartekoarekin lankidetza estuan aritzen diren gizarte-erakundeetako ordezkarien hitzak, baita ere, urteurren hau dela-eta, IOIko presidenteak, FIOko presidenteak eta EBko herriaren defendatzaileak Arartekoari bidalitako mezuak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 20a


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren hitzaldia hasiera ekitaldian Arartekoaren hitzaldia bukaera ekitaldian (2014 ekaina 20)

Bideoak

Jardunaldiaren laburpena
Arartekoaren 25. urteurrena