Erizaintzako Eskolaren XXI. jardunaldiak

Aldaketak zainketen eskaeran: erizainentzako erronka bat

Iñigo Lamarca arartekoak Erizaintzako Eskolaren XXI. Jardunaldietan parte hartu du gaur goizean, Gasteizen. Jardunaldiei hasiera emateko, honako hitzaldi hau eman du: "Arreta soziosanitarioa bereziki erasandako biztanle taldeetan".

Aldaketak zainketen eskaeran: erizainentzako erronka bat izenburuko jardunaldion helburuak honako hauek dira: osasun arloko ikasle, irakasle eta profesionalak elkartzeko aukera ematea; zainketen eskaeran gertatzen ari diren aldaketen gainean ikasleak sentsibilizatzea; zainketen eskaera berri horrek erizaintzan dituen ondorioak aztertzea eta ikasleen konpromisoa piztea, erronka soziosanitario berriei erantzuteko.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 29a


Lotutako dokumentazioa

Arreta soziosanitarioa bereziki erasandako biztanle taldeetan