Ermuko Udalak onartu egin du Arartekoak informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz helarazitako gomendioa

Arartekoak izapidetzeko onartu zuen herritar baten kexa. Alianza Contra la Corrupción elkartearen ordezkaria zen eta kexu zen Ermuko Udalak ez zuelako bete Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen ebazpen bat.

Kexa aztertu eta Ermuko Udalari bere iritzia eskatu ondoren, Arartekoak gomendatu zion bete zezala Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak emandako ebazpena eta erantzun ziezaiola kexagilearen eskaerari.

Gero, udalak Arartekoari jakinarazi zion Alkatetzak dekretu bat eman zuela, elkarte horrek egindako informazio-eskaerari erantzuteko eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen ebazpena betetzeko.

Arartekoaren iritziz, Ermuko Udalaren jarduera gomendatutakoarekin bat dator. 

GOMENDIOA

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 12a