Espainia: gizarte arloko ahulguneak

Europako Batzordeak "Europako seihilekoa" egin ohi du, herrialde kideek zer-nolako aurrerapen ekonomiko eta sozial egin dituzten jakiteko asmoz, aurrerapen horiek ezinbestekoak baitira eraberritzeko plan nazionalak garatzeko. Seihileko horrek Espainiaz egin duen azken txostenean adierazten denez, 7 ahulgune aurkitu dira: etxerik eza, migratzaileak gizarteratzea, ijitoak, seme-alabak dituzten familien gastu soziala, desgaituak, haurren pobrezia eta bermatutako gutxienezko errenta.

Iturria: Europako Batzordea