Estatu espainoleko defentsa-erakundeen koordinaziorako jardunaldiak

Azaroaren 23an eta 24an, Defentsa-erakundeen Koordinaziorako Jardunaldien XXXVI. edizioa egingo da Bartzelonan, Kataluniako Sindica de Greugesek antolatuta, eta bertara joango dira arartekoa, arartekoaren ondokoa, idazkari nagusia eta Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna.

“Haurrak babestea, beraien eskubideak babestuz: defentsa-erakundeen erronka” izenburua dutela, jardunaldi horietan aztertuko da inplikatutako sistema publikoak zer erantzun ematen ari zaizkien babesgabetasun arriskuan dauden haur eta nerabeei. Topaketa honek osatzen du defentsa-erakunde guztiek 2023an barrena egin duten analisia eta diagnostikoa, eta, aldi berean, bukaera ematen dio, erakunde horietako titularrek sinaturiko erakunde-adierazpen baten bidez.

Koordinaziorako jardunaldien historian lehenbiziko aldiz, ateratako ondorioetan aintzat hartuko dira adingabeen hitza eta iritziak, Bartzelonako topaketaren aurreko hilabeteetan Arartekoak antolatutako lantegian asmo horrekin bildutakoak. Adingabeek analisirako egiten dituzten ekarpenek eta proposamenek osatzen dute, defentsa-erakundeko profesionalen taldeek egindakoarekin batera, herriaren defendatzaileen erakunde-adierazpena elikatuko duen oinarria.

EGITARAUA

    Location : Barcelona


Ekitaldiak gorde:

Lotutako dokumentazioa

¡Nuestra voz! Reflexiones de chicos y chicas sobre infancia y adolescencia en riesgo de desprotección "Las situaciones de riesgo de la infancia y adolescencia: análisis de instituciones garantistas desde un enfoque de Derechos del Niño" tailerra. Laburpen-dokumentua Ondorioak