Estatu espainoleko defentsa-erakundeen koordinaziorako XXXVI. jardunaldiak

Azaroaren 23an eta 24an, Defentsa-erakundeen Koordinaziorako Jardunaldien XXXVI. edizioa burutu da Bartzelonan, Kataluniako Sindica de Greugesek antolatuta, eta bertan izan dira arartekoa, arartekoaren ondokoa, idazkari nagusia eta Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna.


“Haurrak babestea, beraien eskubideak babestuz: defentsa-erakundeen erronka” izenburua dutela, jardunaldi horietan aztertu da inplikatutako sistema publikoak zer erantzun ematen ari zaizkien babesgabetasun arriskuan dauden haur eta nerabeei. Topaketa honek osatzen du defentsa-erakunde guztiek 2023an barrena egin duten analisia eta diagnostikoa, eta, aldi berean, bukaera ematen dio, erakunde horietako titularrek sinaturiko erakunde-adierazpen baten bidez.


Koordinaziorako jardunaldien historian lehenbiziko aldiz, ateratako ondorioetan aintzat hartu dira adingabeen hitza eta iritziak, Bartzelonako topaketaren aurreko hilabeteetan Arartekoak antolatutako lantegian asmo horrekin bildutakoak. 

Adingabeek analisirako egin dituzten ekarpen eta proposamenak oinarritzat hartu dira, defentsa-erakundeetako profesionalen taldeek egindakoarekin batera, herri defendatzaileen ondorioak eta “Prebenitu babesteko” adierazpena elikatzeko.

ONDORIOAK