Etxebizitza egokia izateko eskubideari buruzko kontalari bereziaren txostena, etxebizitza finantzatzearen gainean

Etxebizitza egokia izateko eskubideari buruzko kontalari bereziak honako gai hau aztertu du bere azken txostenean: etxebizitza politiketan nagusitzen den paradigma. Paradigma horrek finantzaketa du etxebizitzen jabetza sustatzeko bitarteko nagusi. Txostenean ebaluatzen da finantzaketa politika horiek zer-nolako eragina duten pobrezian bizi diren pertsonek etxebizitza egokia izateko duten eskubidean.

Kontalariak ondorio hau atera du: finantza-mekanismoekin bakarrik ezin dela etxebizitza egokia izateko eskubidea erabat gauzatu, bereizkeriarik gabe, baizik eta Estatuaren politika eta esku-hartze zabalagoak eta holistikoagoak behar direla etxebizitzaren arloan. Kontalariak eskatu du alde batera utz daitezela etxebizitzen finantzaketan oinarritutako politikak, giza eskubideetan oinarritutako ikuspuntua hartzeko.

Kontalari bereziak urte honen bukaera aldera aurkeztuko dio txosten hori Nazio Batuen Batzorde Nagusiari.

Iturria: Direito a Moradia