Etxegabetuen eskubideak.Etxebizitza izateko eskubidea eta hipoteken ondoriozko kaleratzeak Espainian

Amnesty International-ek argitaratu berri duen txosten batean, hipoteken ondoriozko kaleratzeak direla-etaetxebizitzak galdu izana salatzen da. Amnesty International-ek eskatzen du "geldiaraz daitezela hipoteken ondoriozko kaleratze guztiak, babesteko bermeak hartzen diren arte. Zehazki,Prozedura Zibilaren Legea aldatzea, epaileek kasuz kasu azter dezaten etxe-kaleratzea arrazoizkoa eta neurrizkoa ote den, eta nahitaezko mekanismo bat ezartzea, finantza-erakundeen eta pertsonen arteko negoziazioak ikuskatzeko. Mekanismo horretan, agintariek finantza-erakundeei eskatu beharko diete kaleratzea azken hautabidea izan dadila eta pertsonei bizi diren etxebizitzetan geratzea ahalbidetzen dieten konponbideak lehenetsi ditzatela".

Iturria: Amnesty International