EUROPA, ASILO LURRALDEA? ERRONKAK ETA ERANTZUNAK

2016ko uztailean egin ziren XXXV. Uda Ikastaroetako ponentziak argitaratu ditu Arartekoak

Arartekoak antolatuta, uztailean honako ikastaroa egin zen Donostiako Miramar jauregian: Europa, asilo lurraldea? Erronkak eta erantzunak.

Ikastaro horretan, arretaz aztertu eta eztabaidatu nahi zen sortzen ari diren arazoen norainokoa, baita ere Europako, Espainiako edo Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunderen erantzuna (edo erantzunik eza) egoera horren aurrean. Zehazki, asilo eta babeserako eskubidea Europan modu egokian betetzen ari den aztertu zen.

Manuel Lezertua arartekoak ikastaroa hasi eta gero, Álvaro Gil Roblesek esku hartu zuen. Herriaren defendatzaile ohia da bera, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen arloko ikuskatzaile ohia eta Valsaín fundazioko zuzendaria, eta gai hau izan zuen hizpide: "Asiloaren krisia eta balioen krisia Europan".

Ondorengo ponentziak honako hizlariok egin zituzten: Luis Jimenak (Konstituzio Zuzenbidean katedraduna Valentziako Unibertsitatean); Marta Garcíak (ACNURrek Espainian duen Babes Unitatearen arduraduna); eta Marta Ariasek (Genevako UNICEFen Haurrentzako politiken arloko aholkularia).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abendua


Lotutako dokumentazioa

Europa, asilo lurraldea? Erronkak eta erantzunak