Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren Epaia (EBJZE),beste gizon batzuekin sexu-harremanak izan dituzten gizonei odola ematea debekatzeaz.

EBJZEk iritzi dio "justifikatuta egon daitekeela" eta honako hau zehaztu du: "egiaztatu beharra dago pertsona horiek gaixotasun kutsakor larriak (GIB, kasu) harrapatzeko arrisku handian daudela eta ez dagoela gaixotasun horiek detektatzeko teknika eragingarririkedo hain hertsagarria ez den metodorik odol-hartzaileen osasuna babesteko maila bikain bat bermatzeko".

Ebazpen horrek Estrasburgoko (Frantzia) Administrazio Auzitegiak aurkeztu zuen epaiketa aurreko arazo bati erantzuten dio. Auzitegi hori izapidetzen ari da frantziargizon batek jarritako auzia, izan ere, ezzioten odola ematen utzi,beste gizon batekin sexu-harremana izan zuelako.

Iturria: Europa Press