Euskadiko eta Nafarroako arartekoek bilera egingo dute Hizkuntzen Gutunari buruzko Adituen Batzorde Independentearekin (COMEX)

Espainiak 2023ko abuztuaren 3an aurkeztu zuen Europako Kontseiluaren Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna ezartzeko aldizkako VI. txostena.

Adituen Batzorde Independentea (COMEX) txosten hori ebaluatzen ari da orain. Bere ebaluazioaren zati gisa, ordezkari batzuk Espainiako Estatua bisitatzen ari dira 2024ko urtarrilaren 15etik 19ra.

Truke-bilera hori Iruñean egingo da eta bertan jorratuko dituzte euskara babesteko azken berrikuntzak, bereziki hezkuntza, justizia, administrazio eta hedabideen arloetan, baina baita ere kultura-jardueren eta -ekipamenduen esparruan, ekonomia- eta gizarte-bizitzan eta mugaz gaindiko trukeetan.

    Location : Iruñea


Ekitaldiak gorde: