Euskadiko Inklusiorako III. Jardunaldia

Inés Ibáñez de Maeztu arartekoaren ondokoa Euskadiko Inklusiorako III. Jardunaldiaren aurkezpenean izango da. Ekainaren 28an egingo da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Jardunaldian pobreziari buruzko soziologiako klasiko batek hartuko du parte, Serge Paugamek, Parisko Goi Mailako Gizarte Ikasketen Eskolako zuzendaria baita. Bere azken liburua aurkeztuko du, inklusio- eta baztertze-prozesuetan gizarte-loturek duten garrantziari buruzkoa (L’Attachement social: formes et fondements de la solidarité humaine, Seuil, 2023).

Ondoren, solasaldi bat izango dute Ricard Gomák eta Fernando Fantovak, lurraldearen eta zerbitzuak pertsonalizatzearen ikuspegitik gizarte-politikak aztertzeko eta diseinatzeko espezialistak baitira, eta Marije Goikoetxeak ponentzia bat emango du esku-hartze sozialaren ikuspegi etikoari buruz.

Gainera, hainbat adituk gai hauetaz eztabaidatuko dute hiru mahai-ingurutan: inklusioa eta hiri-agenda, inklusio-enpresak eta gizarteratzeko zerbitzuen pertsonalizazioa. Amaitzeko, zuzenean emango da Locura Feliz programa, Bizitegi elkartearekin lotutako talde batek egina. Erakunde horrek gizarteratze-prozesuak errazten dizkie bazterketa-arriskuan edo egoeran dauden pertsonei.

III Plan Inclusion

    Location : Gasteiz


Ekitaldiak gorde: