EUSKAL GAZTEEN ZAILTASUNAK BEREN HIRITAR ESKUBIDEAK EGIAZ BALIATZEKO, BATEZ ERE BIZIMODU AUTONOMOA EGITEKO PROIEKTUA ERAIKITZEAREKIN LOTUTAKOAK

2015eko ekainean egin ziren XXXIV. Uda Ikastaroetako ponentziak eta materialak argitaratu ditu Arartekoak

EHUren Uda Ikastaroen XXXIV. Edizioaren barruan, Arartekoak jardunaldi bat antolatu zuen Donostiako Miramar jauregian, honako izenburu honekin: Euskal gazteen zailtasunak beren hiritar eskubideak egiaz baliatzeko, batez ere bizimodu autonomoa egiteko proiektua eraikitzearekin lotutakoak.

Jardunaldi honetan, Espainiako Konstituzioak ezarritako oinarrizko eskubideak abiapuntutzat hartuta (besteak beste, gizarte- eta ekonomia- politika zuzentzeko printzipioak, gizartean parte hartzeko eskubidea, lanerako eta soldata nahikoa jasotzeko eskubidea), egungo egoeraren erradiografia egin nahi zuen, baita ere Konstituzioko xedapenaren eta Euskadiko gazteen benetako egoeraren artean dagoen desorekarena.
Horretarako, gaiok aztertu ziren: lanak gizarteratzeko eta norberaren autonomia lortzeko duen betekizuna, euskal administrazioaren ekimenak eta, guretzat garrantzitsuena, gure gazteek (zuzenean mintzatuz edo parte hartzen duten elkarteetako ordezkarien testigantzen bitartez) egingo dituzten bizitzaren deskribapenak.

Jardunaldi horretan parte hartu zuten Joan Subiratsek "Gazteria garai aldaketaren aurrean. Arazo berriak, politika zaharrak?" izenburuko ponentziarekin eta Juan Pablo Landak, gai hau azaldu baitzuen "Konstituzioa, herritarren eskubideak eta gazteen enplegua".

Era berean, euskal gazteen errealitatea aztertu zen mahai-inguru batean. Honatx parte-hartzaileak: Xabier Aierdi, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaien Saileko aholkularia; Itsaso Andueza, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea; Teresa Gastón, Adsis fundaziokoa; eta Nieves Corcuera, Gazteriaren Euskal Behatokiko arduraduna.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 12a


Lotutako dokumentazioa

Euskal gazteen zailtasunak beren hiritar eskubideak egiaz baliatzeko, batez ere bizimodu autonomoa egiteko proiektua eraikitzearekin lotutakoak