EUSKO LEGEBILTZARRARENTZAKO URTEKO TXOSTENA 2014

- Arartekoaren eragingarritasun mailak marka hautsi du 2014an: administrazioa kritikatu duten bere ebazpenetatik %91,76 bete dira, nahiz eta derrigorrez bete beharrekoak ez izan.

- Arartekoak jarduten daramatzan 25 urteotako beste marka bat ere hautsi da 2014an: hain zuzen, emandako ebazpenen kopurua. Guztira, 1.675 ebazpen izan dira, 2013an baino %9,19 gehiago.

- Herritarrek 6.378 kexa egin dituzte

- Kexa-espedienteen %50,84tan ondorioztatu da administrazioak oker edo modu desegokian jokatu duela

- Kexa-espedienteetatik ia %50ek eskubide sozialekin dute zerikusia

- Azken bost urteotan, kexak %45 gehitu dira

- 481 kexa-espedientek zuten lotura adingabeekin; espediente horiek Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak ebaluatu ditu

- Euskalitek aitorpen-agiria eman zion Arartekoari, kalitatearekin hartu duen konpromisoagatik

Gaur aurkezten ari garen txostenak Arartekoaren 2014ko jardueraren balantzea jaso du. Urte horretan, bere 25. urteurrena ospatu zuen erakunde honek.

1989ko martxoaren 8an, Ararteko erakundeak bere ibilbideari ekin zion. 25 urte igaro ondoren, erakundea sendotuta jada, pertsonekin, euskal herritarrekin, gizarte erakundeekin, legebiltzar-talde guztiekin eta herri-erakunde eta herri-administrazio guztiekin duen konpromisoa berretsi du erakunde honek, giza eskubideen alde, eta justizian oinarritutako eta indarkeriarik, bereizkeriarik, desberdintasunik eta bazterkeriarik gabeko gizarte inklusibo baten alde lan egiten jarraitzeko; askatasunez, zehaztasunez eta eraginkortasunez lan egin ere.

Gure lanaren balantzearekin batera, beste behin ere, gizarte eta ekonomia krisia mila familiaren egoeran edukitzen ari den ondorio oso larriak aipatu beharrean gaude. Ez gure erakundea, ez burutu dugun jarduera, ez dira aipatu egoeratik kanpo egon. Buru-belarri aritu gara, herritarren arretarako bulegoen eta telefono zein telematika bidezko arretaren bidez, guregana jo duten herritarrei orientabidea emanez, eta, jakina, administrazioaren aurka aurkeztu dizkiguten kexa horiek ebatziz. Krisiak euskal gizartearengan eragin dituen ondorioei buruzko egiazko ikuspegia izan dezagun, nahikoa da gure lanaren areagotzeari buruzko datu honi erreparatzea: 2010 eta 2014 urteen artean, 4.400etik 6.378ra areagotu dira kexak, eta jarduera orokorra 6.461 jardunbidetik 8.608 jardunbidera igo da.

Oro har, herritarren arretarekin eta administrazioen kontrolarekin lotutako jardunbideak, 2014an zenbatutakoak, 8.608 izan dira; eta, horietatik, 6.378 dagozkie kexei. Informazioa eta orientabidea eskatzen zuten 2.065 jardunbide burutu ditugu telefono bidezko kontsultetan, eta 93 bilera egin ditugu gizarte erakundeekin, eta 57 hainbat administraziorekin.

Bestalde, 8 ikuskaritza-bisita egin ditugu. Horien bidez, Udaltzaingoaren 2 polizia-etxeren, babesgabe dauden haurrentzako barnetegi baten, Hernaniko eta Astigarragako egonleku errumaniarraren eta Lanbideren hiru bulegoren funtzionamenduaren, baliabideen, kudeaketa programaren, Arartekoaren gomendioen jarraipenaren eta abarren ebaluazioa egin da.

2014an, idatzizko 2.050 kexa-espediente ebatzi dira (2013an, 1.930 izan ziren).

Gainera, 1.675 ebazpen idatzi dira (2013an, 1.534 izan ziren). Gainerako kasuak gerora sortutako ez-onartzeak izan dira (beste ararteko batzuekin bikoiztasuna egotea, ebazpen judizialaren edo epai tinkoaren zain dauden kontuak, bide judizialaren hasiera eta abar).

Iaz, kexaren xede zen administrazioaren jardunbidea ebaluatu ondoren, aztertutako idatzizko kexen %50,84an jarduera ezegokiren bat zegoela balioetsi zen (2013arekin alderatuz gero, jaitsiera txikia egon da), eta %49,16 jo genituen egokitzat. Eragindako administrazioak kasuen %91,76an zuzendu eta moldatu du erreklamazioa eragin zuen jardunbidea. Kasu gehienetan, ez da gomendio formalik igorri behar izan, administrazioak Arartekoak helarazitako planteamendua onartu behar izateko. Datu horrek, aztertutako urteetako altuena izaki, agerian utzi du, berak bakarrik, Arartekoaren jardunbidearen eraginkortasun maila altua.

Izapidetutako kexa-espedienteen gai eremuari dagokionez, 2014an gizarte bazterketaren aurkako borroka gailuekin lotutako erreklamazioak murriztu egin direla ikusi dugu: 604 izan dira (2013an, 883 izan ziren; eta 1.100, 2012an). Idatzizko 604 kexa-espediente horietatik 576 (hots, %96) Lanbideren funtzionamendu txarrari buruzkoak dira, bai eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren inguruko kudeaketa jardunbideei ere.

Gizarteratzeari buruzko eremuez gain, herri-administrazioetako, hezkuntzako, erregimen juridikoko, herri-administrazioen ondasunetako eta zerbitzuetako, etxebizitzako eta ogasuneko langileekin lotutakoak ere nabarmendu dira. Bestalde, arreta publikoko kolektiboei buruzko idatzizko kexak ugariak izan dira 2014an kudeatutakoen artean.

Arartekoak izapidetutako kexa-espedienteen ia %50ak gizarte eskubideekin du harremana (hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, etxebizitza eta abar).

Era berean, azpimarratu beharra dago aipatu espedienteen %38 inguruk (gizarteratzeari buruzko eremua barne) pertsona guztien arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzeari bideratutako politika publikoekin duela zerikusia; hau da, pertsona jakin batzuek (emakumeek, gizarte bazterketarako arriskuan edo gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonek, adinekoek, haurrek eta nerabeek, urritasunen bat duten pertsonek, homosexualek -gayek eta lesbianek- edo transexualek, etorkinek eta aniztasun kulturala dutenek, ijitoek eta abarrek) eskubide hori erabili ahal izatea zailtzen edo galarazten duten oztopoak iraultzeari buruzko politikekin, alegia.


Bi gomendio orokor igorri dizkiegu euskal administrazioei:

· Lanbidek eskubideen ebazpen mugatzaileak arrazoitzeko beharrizana
· Hiriko lursailen balioaren areagotzea erregulatzeko foru arauak aldatzeko beharrizana; horien zerga-oinarria zehazteko orduan, bai eta horien kontribuzio-ahalmen printzipioaren eraginetan ere, hautemandako disfuntzioak direla-eta

2014an, bi txosten berezi aurkeztu ditugu:

· EAEn, askatasuna kendu dieten pertsonen buruko osasunak jasotzen duen arreta sozio-sanitarioaren egoerari buruzko txostena
· Familiei laguntzeko politikak Euskadin: azterketa eta proposamenak


Bestetik, bi ikerketa egin ditugu: bata, buruko osasunak zigor kodearen aldaketarako proiektuan duen tratuari buruzkoa da, eta, bestea, Eudelekin lankidetzan, gazteen aisialdirako lokalei buruzkoa.


2014an, RAINBOW HAS proiektua gailendu da, Arartekoak koordinatu duena, eta Europako Batzordeak finantzatu. Programa horren helburua Europar Batasuneko hainbat herrialdetan haurren eta nerabeen sexu joerari eta genero identitateari buruzko eskubideek duten egoera ikertzea zen, hezkuntzaren testuinguruari dagokionean.

Arartekoaren Haurren eta Nerabeen Bulegoak haurrei eta nerabeei eragiten dieten kontuen gainean egiten du lan. 2014ko espedienteak aztertzen baditugu, horietako 329 espedientetan egoera hori gertatu dela ikus dezakegu, eta euren bizitzetako hainbat eremuri dagozkiela (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak eta abar). Gainera, beste 152 espediente gaineratu behar ditugu, diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemarekin lotutakoak; izan ere, horietan adingabeak ere badaudela balioetsi dugu, baliabide ekonomiko urriekin egon ere horiek guztiak.

Informazioak herritarrak gaitzen eta aktibatzen dituela jakitun garenez, eta sozializazio iturri dela, informazio kopuru handia eskaintzeko ahalegina egin du Arartekoak, web orrialdearen bidez (www.ararteko.eus). 2014an, 100.000 bisita baino gehiago jaso ditu. Horrekin, gainera, garde


Lotutako dokumentazioa

Eusko Legebiltzarrarentzako txostena 2014 - Haur eta Nerabeentzako txostena Aurkezpena Eusko Legebiltzarrarentzako txostena 2014