Familiak eta beraien beharrak eta erronkak oraingo gizarte- eta ekonomia-egoeran: botere publikoen erantzuna

XXXIII. Uda Ikastaroak,  XXVI. Europar Ikastaroak - UPV/EHU 2014 eta Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXIX. Jardunaldiak

Familiak eta beraien beharrak eta erronkak oraingo gizarte eta ekonomia-egoeran: botere publikoen erantzuna

EHUren Uda Ikastaroen XXXIII. edizioan, Arartekoak jardunaldi bat antolatu du irailaren 9 eta 10erako Gasteizko Montehermoso jauregian, honako izenburuarekin: Familiak eta beraien beharrak eta erronkak oraingo gizarte eta ekonomia-egoeran: botere publikoen erantzuna.

Familia erakunde bat da, anitza bere morfologian, baina berezko zeregin gutxi batzuk dituena. Zereginok, sarritan, afektuen egoitza eta sozializazio-eragilea izatearekin identifikatzen dira, ezin dira ordezkatu beste gizarte-sistema batzuek emandako ondasunen bitartez, eta horixe da familiaren bereizgarrietako bat gure gizarte-sistema egituratzen duten beste erakunde batzuen aldean. Elementu hori funtsezkoa da, izan ere, ahalmen propio eta esklusibo batzuekin lotzen ditu familiaren zereginak. Familiak bakarrik eman ditzake afektuarekin, heziketarekin eta harremanekin zerikusia duten hainbat zerbitzu. Beraz, horren ondorioz, Estatuaren lana da zerbitzu horiek ematen jarrai dezan bermatzea, neurri zehatzen bidez lagunduz.

Arrazoibide horiek oinarritzat hartuta, familiei laguntzeko politika publikoen gaiari heldu nahi dio Arartekoak, honako gai hauetaz hausnartu ahal izateko:

  • Familien zereginak eta Estatuaren eginkizuna familiei sostengua eta laguntza emateko duen betebeharra betetzerakoan.
  • Zeintzuk diren era askotako familien beharrak eta eskaerak.
  • Behar eta eskaera horiei nola erantzuten dieten “familientzako” politika publikoek edo familia-sisteman eragin handia duten politikek.
  • Nola ari diren aintzat hartzen (eta, beraz, artatzen) familia batzuk baztertuak edota diskriminatuak izateko arrisku handiagoan jartzen dituzten askotariko faktoreak.
  • Zer ikasketa lor ditzakegun hurbil ditugun herrialdeetako politiketatik eta jardueretatik.
  • Nola eman familiei kalitateko denbora-tarteak, beren zereginak egin ahal izan ditzaten, batez ere nekez besterendu daitezkeenak.
  • …Eta behar bezalako genero-ikuspegitik aztertzea.

    Location : Vitoria-Gasteiz


Ekitaldiak gorde: