FEDEAFESek Buruko Osasunaren Munduko Eguna ospatu du

Buruko Osasunaren Munduko Egunaren inguruan, FEDEAFESek zenbait ekitaldi antolatu ditu, izenburu honekin: "Gogoak irekitzen, estigmak ixten". Ekitaldi horietan parte hartzen ari da, Laudion, Julia Hernández jarduneko arartekoaren ondokoa.

FEDEAFES buru gaixoen eta haien senideen elkarteen Euskadiko Federazioa da. 1987. urtean sortu zen eta ordutik kolektibo horren ordezkari lanetan aritu da Euskal Autonomia Erkidegoan.

FEDEAFESek buru gaixoen eta haien familien euskal erakundeak biltzen ditu bere baitan, eta helburu hauek ditu: ikerketa, elkartrukea, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea gaixoen eta beren senideen bizi-kalitatea hobetzeko ekimenetan; politikak eta esperientziak bultzatu eta hedatzea bizi-kalitatearen ereduaren barruan; gaixoen eta beren senideen duintasuna eta eskubideak defendatu eta errebindikatzea; gizartea sentikorrago bihurtzea, foro eta sareetan parte hartzea, gaixoen eta beren senideen aldeko politika publikoak exijitzea.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidego osoan, 3.200 familia baino gehiago dira elkarte horretako kide, eta 9.000 pertsonatik gora ordezkatzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 18a


Lotutako dokumentazioa

Julia Hernándezen hitzaldia