FEKOORen IX. Jardunaldiak: "20 urte irisgarritasunari buruzko euskal legea onartu zenetik: giza eskubideak, gizartearen partaidetza eta bizikidetza"

Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonen federazioak (FEKOOR) urteroko jardunaldia egingo du gaur, Bilbon, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Legea indarrean jarri zenetik igaro diren 20 urteotan gertatutakoa aztertzeko. Arau hori erreferentziazkoa da bizimodua burujabetasun osoz egiteko eta gizartean erabat parte hartzeko, baita ere garraio, inguru, zerbitzu eta instalazio publikoetara eta informazio eta hedabideetara berdintasunean sarbidea izateko.

Europako, Estatuko eta bertako araudia gorabehera, oraindik ere bereizkeria eta bazterketa egoera larri-larriak gertatzen dira, arkitektura-oztopoak muga garrantzitsua izaten jarraitzen baitute gizartean parte hartzeko eta aukera berberak izateko.

Manuel Lezertua arartekoak topaketa horretan parte hartu du eta erakundeak arlo horretan egindako jarduera esanguratsuenak laburbildu ditu. Hauxe adierazi du: "ahalmen urrituen eskubideak bermatzeko lan egin nahi bada, ezinbestekoa da euskal herri-administrazioek erakunde-agendan aniztasun funtzionalaren zeharkako ikuspegia izatea etengabe, iraunkorra izan dadin, bai haiengan eragin dezaketen politika publiko guztiak planifikatzean, bai horiek gauzatzean".

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 3a


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren interbentzioa 3-05-2017