"FILME SOZIALAK" ZINEMA IKUSEZINAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

Iñigo Lamarca jarduneko arartekoa Bilbon izango da gaur arratsaldean, "Filme Sozialak" zinema ikusezinaren nazioarteko jaialdiaren amaiera ekitaldian.

Zinemaldi hori KCD-ONGD Kultura, Communication, Desarrollok antolatu du eta hainbat gizarte errealitate erakusten ditu: generoen arteko ekitaterik eza, giza eskubideen urratzeak, gizarteko bidegabekeria, kulturartekotasuna, elkartasuna eta ingurumena. Gai horiek miloika pertsonari eragiten diete eta ohiko pantailetatik baztertuta egoten dira.

"KCD, Kultura, Comunication, Desarrollo" garatzen laguntzeko gobernuz kanpoko erakundea da eta bere helburu nagusia da gizarte- eta kultura-komunikazioa sustatzea, garapen-tresna gisa.

Vitoria-Gasteiz, 23 de octubre de 2014