Galdakaoko Udalera egindako bisita

Jakina denez, Arartekoaren ondokoak udaletara bisitak egiten ditu, erakundeak haiekin dituen harremanak bideratzeko eta hobetzeko. Hori dela eta, joan den uztailaren 26an bilera bat egin zuen Galdakaoko alkate Ibon Uriberekin.

Bilera horretan, udaletara bisitan joatean egin ohi denez, Ararteko erakundean egiten den lana azaldu zen, erakundeak udalarekin dituen harremanak, eta, zehazki, udal horrekin zerikusia duten Arartekoko kexa-espedienteak aztertu ziren. Hori guztia herri-erakundeen arteko harremanetan nagusitu behar duten lankidetzako eta jarduera egokiko harremanak gehitzeko asmoz.


Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 28a