Garapenerako XXI. Jardunaldiak antolatu ditu ELAN-Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakundeak

Getariako Elan-Euskadi GKEa Garapenerako Jardunaldien XXI. edizioa egiten ari da egunotan, Cristobal Balenciaga Museoan.

Jardunaldi horien barruan, gaur arratsaldean Iñigo Lamarca arartekoak hitzaldi bat emango du gai honen gainean: "Eskubide sozialak gaur egun". Bihar Josep Fontana historialariak "Susperraldiaren ondoren" izenburuko mintzaldia eskainiko du.

Elan-Euskadi gobernuz kanpoko erakunde bat da eta nazioarteko lankidetzaren arloan egiten du lan, munduan garapen bidezkoago eta solidarioagoaren dinamika sor dadin. Partaidetza bidezko demokrazia eta gizarte-dinamikak indartzea sustatzen du, pobrezia eta bere ondorioak saihesteko. Elan-Euskadiren ustez, helburu hori lortu nahi bada, gutxitu egin behar dira orain munduan arrazagatik, generoagatik, gizarte-mailagatik eta abarrengatik dauden desberdintasunak eta bereizkeria.

Getaria, 2014ko maiatzaren 21a