Genero-Indarkeriari eta Komunikabideei buruzko jardunaldiak

Julia Hernández arartekoaren ondokoa Genero indarkeriari eta komunikabideei buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzen ari da egunotan, Bilbon. Jardunaldiok Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak antolatu ditu.

Jardunaldi horiek bi helburu dituzte: alde batetik, komunikabideek gaur egun genero indarkeria -agertzen den modu ezberdinetan- nola tratatzen duten aztertzea; eta, bestetik, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lagungarriak izan daitezkeen formulak proposatzea, emakumeen kontrako indarkeria matxista desagerrarazteko oinarrizko premisa gisa.


Bilbao, 2011ko azaroaren 3a