Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urteurrena ospatu du Arartekoak

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urtemuga ospatzen dela eta, Arartekoak Bilbon hitzaldi bat ematera gonbidatu du Christos Giakoumopoulos jauna, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen eta Zuzenbide Estatuaren arloko zuzendari nagusia.

Hitzaldiak izenburu hau du: "Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiak betearaztea. Erreferentzia berezia estatu espainolaren kontra emandakoak betearazteari". Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan izango da abenduaren 11n, astelehena,12:30ean.

Christos Giakoumopoulosek hainbat kargu bete ditu Europako Kontseiluan. Giza Eskubideen Europako Batzordeko aholkulari juridiko izan zen, eta Álvaro Gi-Robles Giza Eskubideen Komisarioaren Bulegoko zuzendari. 2006. urteaz geroztik Zaintza zuzendari eta Giza Eskubideen zuzendari karguak bete ditu Giza Eskubideen eta Gai Juridikoen Zuzendaritza Nagusian.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 28a