Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aitortu du batzeko askatasunerako eskubidea urratu zela pandemian zehar Suitzan manifestazioak debekatu zirenean

2020ko martxoan, Suitzako gobernu federalak jendaurreko bilera eta manifestazio oro debekatu zituen. Debekua bi hilabete eta erdiz egon zen indarrean. Debeku hori urratzen zuenarentzat isun zigorrak eta hiru urtera arteko askatasun gabetzea aurreikusi ziren. Ginebrako sindikatu batek debeku hori errekurritu zuen Suitzako auzitegien aurrean, baina errekurtsoak ukatu zirenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegira jo zuen, eta alegatu zuen batzeko askatasunerako eskubidearen urraketa bat zela: Giza Eskubideen Europako Hitzarmena (11. artikulua).

Europako Auzitegiak bere Epaian aitortu zuen pandemiaren hasieran oso gutxi genekiela birusaren ezaugarriei eta arriskuari buruz. Estatuek arin jardun behar zuten bizi eskubideak eya herritarren osotasun fisikoa babesteko. Nolanahi ere, Suitzan bilerak eta manifestazioak debekatzea neurri orokorra eta gehiegizkoa izan zen, eta hori justifikatzeko arrazoi sendoak behar ziren, baita jokoan zeuden eskubide guztiak aintzat hartzea ere. Auzitegiak onartu du, pandemiaren inguruabarretan, ezin zela espero neurri horren inguruan jendaurreko edo parlamentuko debaterik egitea, baina bai gutxienez, kontrol judizial zorrotza. Eta ez zen kontrolik egin. Debekua ez betetzeagatik ezarriko ziren zigorrei dagokienez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak oso gogorrak zirela adierazi zuen, batzeko eta manifestatzeko askatasunerako eskubidea baliatzerakoan etsipena eragiteko bezain gogorrak.

Batzeko askatasunerako eskubidearen garrantzia aintzat hartuta, oro har, eta debekuaren eta zigorren gogortasunaren salbuespenik gabe, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ustez batzeko askatasunerako eskubidea ez zegoen arrazoituta eta eskubide hori urratu zela aitortu zuen.