Giza Eskubideen nazioarteko Eguna dela eta, Arartekoak material didaktiko batzuk aurkeztu ditu

Giza eskubideetan hezteko materialak, oraintsu argitaratu eta ikastetxeetara bidalitakoak
  • Giza Eskubideen nazioarteko Eguna oroitzeko txartela, lema honekin: "Denok desberdinak. Denok errespetagarriak".
  • 2005eko egutegiak, hezkuntzako derrigorrezko mailetako ikasle guztientzat. Egutegi horietan haurren eskubide garrantzitsuenak laburbiltzen dira.
  • "Gure Eskubideak-Nuestros derechos" argitalpena. Iragan den ikasturtean Ararteko erakundeak iragarri zuen eskola-lanen lehiaketara aurkeztu ziren 644 lanen (idazketa, marrazki, komiki, saiakera....) lagin bat.
  • "Sortuz-Generando" CD ROMa. Emakumeen eskubideei buruzko material didaktikoak biltzen ditu eta erakunde honek Mugarik Gabe GGKEari eman zion beka baten emaitza da.

    Material horiek ikastetxeetara, berritzeguneetara, harrera-zentroetara, irakasleak prestatzeko unibertsitate-eskoletara, liburutegietara... bidali dira, eta, CD ROMari dagokionez, baita emakumeen elkarteetara ere.

    Ararteko erakundeak alor horretan aurki burutuko dituen ekimenak

    Herritarren bigarren foroa. Joan den urtean emakumea eta ezindua izateak berekin dakarren diskriminazio bikoitza aztertu zen moduan, aurten eskolako tratu txarrak edo eskola-umeen arteko agintekeria aztertuko dira.

    Hiru foro egingo dira, bat lurralde bakoitzean, urtarrilaren bukaera aldera. Foro horietan parte hartuko dute arartekoak eta Cristina del Barrio irakasleak, gai horretan aditua baita eta ikerlan eta argitalpen ugari plazaratu baititu.

    Gai horrexeri buruz, ikerlan bat prestatu eta gero txosten berezi bat argitaratzeko asmoa dugu.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 9a