Gizarte Kontseiluen I. Biltzarra

Iñigo Lamarca arartekoak Gizarte Kontseiluen I. Biltzarra hasteko ekitaldian parte hartu du gaur goizean, Gasteizen.

Biltzar horretan elkartu dira Estatuko 20 hiri baino gehiagotako alkate, ordezkari politiko eta teknikariak, baita hainbat gizarte kontseilutako kideak ere. Elkarri beren esperientziak jakinaraziko dizkiote eta eztabaidan arituko dira herritarren partaidetza-organo horrek dituen arazoez eta erronkez.

Gizarte Kontseiluen I. Biltzarra amaitzeko, bihar agiri-manifestu bat aurkeztuko da. Agiri horretan, biltzarrean azaldu eta onartu diren akordioak bilduko dira eta, orobat, baliagarria izango da herritarren partaidetzarako estrategiak zehazteko eta partaidetza eraginkorrerako organismo horren jardueraren oinarriak finkatzeko.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 20a