Gizarte Pediatriari buruzko espainako XIX. Biltzarrean

Haurrak eta dibertsitatea: oraina eta geroa

Iñigo Lamarca arartekoak Gizarte Pediatriari buruzko XIX. Biltzarrean parte hartu du. Biltzar hori Sevillan egiten ari da egun hauetan, Haurrak eta dibertsitatea: oraina eta geroa izenburupean. Zehazki, Lamarcak "Gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden haurrei" buruzko mahai-inguru batean hartu du parte, eta bertan José Chamizo Andaluziako herriaren defendatzaileak egin ditu moderatzaile-lanak.

Gizarte pediatriako biltzar horretan, anitz aditu hitzaldiak ematen ari dira, eta hainbat mahai-ingurutan esku hartzen. Biltzarraren helburuak hauexek dira: bizipenak eta kezkak partekatzea, iritziak elkarri adieraztea, eta haurrak nahiz nerabeak egoerarik onenean haztea eta haiek etorkizun ona izatea ahalbidetuko duten konponbideak sakon aztertzea.


Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 16a