"Gol bat hezkuntzaren alde" goiburuko kanpaina mundu osoan

Arartekoak, futbolari, ikasle, kultura ordezkari eta herritar askorekin batera, GOL 1 hezkuntzaren alde goiburuko kanpainan parte hartu du, Eibarren. Munduko 100 herrialde baino gehiagotan egiten den Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren ekimena da.

Kanpaina horrek munduko futbol txapelketa ospatu arte iraungo du, helburu hau lortzeko: mundu osoko 30 milioi pertsonak, gutxienez, parte hartzea eta beren gobernuei 2000. urtean hartu zuten konpromisoa gogoraraztea: hau da, 2015ean Guztiontzat hezkuntza lortzea.

FIFA eta Euskal Herriko GKE batzuk ekimen horretan parte hartzen ari dira, politikako arduradunei ohartarazi nahian finantzaketa handiagoa behar dela mundu osoko haur eta helduek eskolatzeko aukera izan dezaten.

Eibar, 2010eko apirilaren 22a