"GURE ESKUBIDEAK" ESKOLA-LANEN III. LEHIAKETAKO SARIAK EMATEA

Abenduaren 4an, Iñigo Lamarca arartekoak "Gure eskubideak" eskola-lanen III. Lehiaketako sariak eman zituen, erakundeak Gasteizen duen egoitzan.

Batzordeak arretaz aztertu zituen Arartekoak antolatutako lehiaketaren edizio berri honetan aurkeztutako materialak eta programak, eta deialdian iragarritako bi sariak honako hauei ematea proposatu zuen:

- Lehen Hezkuntzako saria: Beasaingo Murumendi LHIri. Ikastetxe horrek giza eskubideen arloan lan sistematikoa egiteko programa bat aurkeztu zuen. Lan hori ikasturte osoan eta maila guztietan (2 urtetik 12 urtera) egitekoa da.

- Bigarren Hezkuntzako saria: Leioako San Jorge Ikastetxeari. Ikastetxe horrek, beste lan batzuen artean, DBHko 4. mailako ikasle talde batek giza eskubideei buruz sortutako Web orrialde bat aurkeztu zuen. Ikastetxeko ikasle askok orrialde horretan parte hartzea lortu zuten.

Lanak aztertzeaz arduratu den batzordearen iritziz, bi proiektu horiek esperientzia onen adibide dira, eta ikastetxe guztiek eskura dituzten baliabideen (tutoretza bilerak, Internet,...) erabilera egokiak.

Lehiaketa honetan parte hartu zuten ikastetxe guztiek partaidetza-ziurtagiri bana jaso zuten.


Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a