Haur eta Nerabeen Kontseilua Arartekoan. 2023ko azaroaren 23a

Manuel Lezertua arartekoak eta Inés Ibáñez de Maeztu bere ondokoak harrera egin zioten Arartekoko Nerabeen Kontseiluari, bertako kideen hausnarketak eta urtean zehar egindako lanaren emaitza aditzeko eta partekatzeko.

Nerabeen Kontseiluko neska-mutilek erakundea hobetzeko hausnarketak eta proposamenak aurkeztu zituzten, beren eskubideak hobeto defendatzeko.