Haur eta Nerabeen Kontseiluaren bilera

Martxoaren 9an, larunbata, Arartekoko Haur eta Nerabeen Kontseiluaren urteko lehen topaketa egingo da. Bilera hori Donostiako Aiete jauregian izango da, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean.

Euskadiko hainbat udalerritako 25 neska-mutilek egun osoa emango dute elkarrekin beren eskubideei buruz hausnartzen, Nazio Batuek 1989an onartutako Haurren Eskubideen gaineko Hitzarmena oinarritzat hartuta.

Harrera beroa egingo diegu Kontseilura lehenbizikoz etorriko diren 8 neska-mutili.

    Location : Aiete jauregia. Donostia/San Sebastián


Ekitaldiak gorde: