Haurren defendatzaileen Europako Sareak urteko batzarra antolatu du

Iñigo Lamarca arartekoa Strasbourgen da egunotan, Haurren Defendatzaileen Europako Sareak (ENOC) antolatzen duen Urteko Batzarraren 14. bileran.

Europako hainbat herrialdek eta eskualdek osatzen dute ENOC sarea. 1997. urtean sortu zen eta honako helburuok ditu: Nazio Batuek haurren eskubideei buruz onartutako Hitzarmena ezar dadin bultzatzea; adin txikikoen eskubideen alde lanean diharduten taldeei laguntzea; estatu kideek elkarri informazioak eta estrategiak adieraztea eta elkarrekin partekatzea; haurrentzako ombudsmanen bulegoak gara daitezen sustatzea.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 8a