Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmena zenbateraino ezartzen den aztertzeko Jardunaldiak

Haurren Plataformak, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioaren eta ONCE fundazioaren laguntzarekin, Jardunaldiak antolatu ditu egunotan Madrilen, Espainian Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zenbateraino ezartzen den aztertzeko, sareko lanaren ikuspegitik, haurren eskubideen jarraipen-prozesua indartzeko asmoz.

Jardunaldi horietan, ostiralean IV. Bilkura egingo da Estatuko herriaren eta adin txikikoen defentsa-erakundeekin. Bertan, Iñigo Lamarca arartekoak hitzaldi bat emango du Haurrek erakundeetan parte hartzeaz.

Haurren Plataforma, jakina denez, irabazi asmorik gabeko erakundeen batasuna da, 1997an sortua, haurrentzako lan egiten duten Estatuko erakundeen ahaleginak batzeko, baita Espainian haurren eta nerabeen aldeko ekimenak bultzatzeko koordinazio-gunea eratzeko ere.

Haurren Erakundeen Plataformak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena du erreferentzia-esparru. Hitzarmen hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen, 1989ko azaroaren 20an, hemezortzi urtetik beherako adin txikiko guztien eskubideak babeste aldera.


Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 15a