Haurren minbiziaren kontrako VI. gala

Larunbatean, Haurren Minbiziaren Kontrako VI. Gala ospatuko da Bilboko Euskalduna jauregian, umeen minbiziaren aurrean gizartea sentikorrago bihurtzeko, mezu positibo eta itxaropenezkoa helaraziz.

Gala hori Bizkaiko ASPANOVASek antolatu du, hau da, haur minbizidunen gurasoen elkarteak, eta Iñigo Lamarca arartekoak hasiera-ekitaldian parte hartuko du.

Umeak minbizia badu, gaixotasunak ez dio umeari berari soilik eragiten, baizik eta baita bere familiari, gurasoei eta anai-arrebei ere. Gaitzak berez larritasuna eta zalantza sortzen dituenez gero, haur minbizidunaren gurasoek baliabide eta estrategia psikosozialak behar dituzte, eta halakoak ez dira beti izaten edo, zenbaitetan, behar baino gutxiago izaten dira.

Bizkaiko ASPANOVAS 1989an sortu zen eta, bere lanaren bitartez, familia batean seme-alabetako bati minbizia diagnostikatzen zaionean sortzen diren gabezietako batzuei erantzun nahi die.

 

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 18a