Haurrenganako sexu-abusua: gizarte osoa interpelatzen duen errealitate konplexua

XXXVII. Uda Ikastaroak,  XXX. Europar Ikastaroak - UPV/EHU 2018

Umeenganako sexu-abusuak mutikoaren edo neskatoaren muga intimoak hausten ditu. Horren ondorioz, norbaitek (heldu batek edo beste adingabe batek) sexu-portaerak izatera behartzen du mutikoa edo neskatoa, desberdintasunezko edo botere asimetriazko egoeran, normalean engainuaren, indarraren, gezurraren edo manipulazioaren bitartez. Edonola ere, haur edo nerabearen eskubideen urratze larria da.

Haurrenganako sexu-abusuak alderdi ugari ditu; horregatik, ezinbestekoa da administrazioko eragile eta organo ezberdinek esku hartzea, baita ere haur eta nerabeak hartzen dituzten erakunde publiko eta pribatuek edo zerbitzuek, horietan horrelako portaerak antzeman baitaitezke.

Arartekoak antolatutako ikastaro honetan, hausnarketarako eta profesionalen eta sektoreen arteko trukerako gunea sustatzen ahaleginduko gara, sentsibilizazio, konpromiso eta interes komunaren bitartez, elkarri ezagupenak eta eskarmentua helarazi ahal izateko haur eta nerabeen kontrako sexu-indarkeriazko kasuak prebenitzen, antzematen eta horietan esku hartzen. Horrela, abiapuntu bat finkatu nahi da partekatutako estrategiak berreraikitzeko, haur eta nerabeenganako jarduera egokiak eta tratu ona garatu ahal izateko.

Zehazkiago, ikastaro honen bitartez, gai hauetan lagundu nahi da:

  • Sexu-indarkeriazko egoeren ezaugarri nagusiak eta hori pairatu duten haur eta nerabeengan utz ditzakeen arrastoak ezagutzen.
  • Hezkuntza afektibo-sexualarekin zerikusia duten alderdi babesleak ezagutzen eta bultzatzen.
    Umeenganako sexu-indarkeriaren adierazle batzuk identifikatzen.
  • Horrelako egoeretan ebaluazio psikologiko eta auzitegiko ebaluazio egokia egiteko jarraibideez hausnartzen.
  • Haurren oinarrizko eskubideak defendatzeko asmoz aurretiaz eratu den frogan berme nahikoak nola mantendu daitezkeen ezagutzen, haurrak bigarren mailako biktimizaziotik babesteko.
  • Elkarri beharrezko ezagupenak adierazten, sexu-indarkeriazko kasuetan koordinazioa eta esku-hartzea hobetzeko.
  • Lan terapeutikoa ezagutzen, horrelako egoerek izan ditzaketen eragina eta ondorioak ahalik eta gutxien izan daitezen.

Ikastarora joan nahi duten pertsonak Arartekoarekin harremanetan jar daitezke helbide honen bitartez: jardunaldiak@ararteko.eus

Norentzat: haur eta nerabeekin lan egiten duten sistemetako profesionalentzat (gizarte-zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, justizia administrazioa, biktimak artatzeko zerbitzua, Ertzaintza¿); ikasleentzat; haur eta nerabeen eskubideak babesteko taldeentzat.

    Location : Donostia-San Sebastián


Ekitaldiak gorde: