HERRI DEFENDATZAILEEN KOORDINAZIORAKO XXI. JARDUNALDIAK: Sustatzaileen hirigintzatik herritarren hirigintzara pasatzearen alde agertu dira herriaren defendatzaileak

Iñigo Lamarca arartekoak Herri Defendatzaileen Koordinaziorako XXI. Jardunaldietan parte hartu du Leonen aste honetan. Hirigintza-jarduerak gizartean eta ingurumenean duen eragina izan dute gai nagusi.

Etxebizitza garesti dago oso, gizarteko talde askok nekez eskura dezakete etxebizitza duinik eta, gaur egungo hirigintza-ereduen ondorioz, ingurumenarekin zerikusia duten balioak hondatzen ari dira. Egoera horri aurre egiteko, herriaren defendatzaileen ustez, herri-agintariek Konstituzioko balio jakin batzuk sustatu eta bermatu behar dituzte, hala nola, etxebizitza duina eskuratzeko aukera edo ingurumenaren babesa.

Herriaren defendatzaileen iritziz administrazio publikoek bultzatu behar dituzten jarduera-ardatzen artean, azpimarratzekoa da hirigintzaren legitimotasun demokratikoa indartzea, sustatzaileen hirigintzatik herritarren hirigintzara pasatuz.

Jardunaldi horietan ateratako ondorioak erakundearen web orrialdean kontsulta daitezke (www.ararteko.net).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 20a