Herri-kontsulta, EBren Kontseiluaren gardentasunaz

Emily O'Reilly Europako Herriaren Defendatzaileak, herri-kontsulta baten bitartez, gai honi buruzko iritzia eskatu die jendeari oro har, gizarte zibilari, parlamentu nazionalei eta beste batzuei: Europako Kontseiluak nola egin lezakeen gardenago bere legegintza-lana.

Iritziak jasotzeko azken eguna 2017ko abenduaren 1a da.

Iturria: European Ombudsman