Herriaren defendatzaileek estatutuaren esparru berriaren aurrean dituzten erronkei buruzko Jardunaldietan parte hartu zuen arartekoak. Jardunaldiok Andaluziako Herriaren Defendatzaileak antolatu zituen, Baezan

Ekainaren 19an eta 20an, Iñigo Lamarca arartekoak honako izenburuko jardunaldietan parte hartu zuen: "Herriaren defendatzaileek estatutuaren esparru berriaren aurrean dituzten erronkak". Jardunaldiok Andaluziako Herriaren Defendatzaileak antolatu zituen, erakunde hori arautzen duen legea onartu zenetik 25 urte igaro direla ospatzeko. Baezan egin ziren, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatearen "Antonio Machado" egoitzan, eta arlo akademikoko nahiz erakundeetako pertsona anitz izan ziren bertan.