Herriaren Defendatzaileen Europako Sarearen bilera

Gaur-biharretan Europako herriaren defendatzaileen topaketa izango da Bruselan. Bertan aztertuko dira Europako migrazio-krisiari ematen ari zaizkion erantzunak, satorkeria-jardueretan gardentasuna izatea_ administrazio egokiaren moduan , eta zuzenbide estatuaren erronkak.

Manuel Lezertua arartekoa bilera horretan izango da. Aipatutako gai horiei buruzko hainbat ponentziez gain, lantalde batzuek gai horiek jorratuko dituzte eta lankidetzan aritzeko abiaraz daitezkeen baterako ekimenak proposatuko dituzte.

Herriaren Defendatzaileen Europako Sarea 1996an sortu zen eta bere baitan hartzen ditu Europar Batasuneko estatu kideetako, EBko kide izan daitezkeen herrialdeetako eta Europako gune ekonomikoko beste herrialde batzuetako herriaren defendatzaile nazionalak eta eskualdeetakoak, bai horien antzeko erakundeak ere, Europako Herriaren Defendatzailea eta Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 13a

 


Lotutako dokumentazioa

Arartekoaren agerraldia ENO Conferencen