Hezkuntza, Giza Eskubide eta Herritarrei buruzko Bake kulturaren Udako Eskola

Iñigo Lamarca arartekoak, Santiago de Compostelan, Hezkuntza, Giza Eskubide eta Herritarrei buruzko Udako Eskolan parte hartu du. Eskola hori UNESCOko zuzendari nagusi ohia den Federico Mayor Zaragoza jauna buru duen Bake Kulturaren Fundazioak antolatu du.

Giza eskubideekin zerikusia duten gaietan aditu batzuk parte hartu duten ikastaro horretan, arartekoak "Hezkuntza, haurren eta nerabeen balio demokratikoetan" izeneko hitzaldia eman du.

Bake Kulturaren Fundazioak hausnarketa, ikerketa, hezkuntzaren bidez eta ekinaren ekinez bake kultura eraikitzen eta bateratzen laguntzea du helburu. Bere jarduerak, nagusiki, bake kulturaren balioekin konpromisoa edukitzeagatik gailentzen diren erakundeen, organizazioen eta banakakoen sareen lotura eta mobilizazioa ditu oinarri.


Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 24a