Hiritar digitalei buruzko nazioarteko I. Kongresura joan da arartekoa

Donostiako Kursaal kongresu jauregian Hiritar Digitalei buruzko Nazioarteko I. Kongresua antolatu da maiatzaren 20, 21 eta 22an. Foro horretan, munduko punta-puntako zenbait adituk parte hartu dute, sareko gizartea sortzen ari den erronkei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko.

Iñigo Lamarca arartekoak eman die gaur amaiera jardunaldi horiei. Lehen edizio honetan, gai hau hartu da hizpide: "Ciberbullying-a eta Interneteko beste erronka batzuk adin txikikoarentzat eskolan eta familian".

Gai horretan eskarmentu handia du Ararteko erakundeak, izan ere, txosten batzuetan landu izan du eta material didaktikoa ere prestatu izan du. Horregatik, erakundeko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko zuzendari Fermín Barcelók ere hartu du parte kongresuan, "Eremu digitalean balioak helaraztea eta trebatzea" izenburuko gaia eztabaidatu den mahai-inguruan.


Donostia-San Sebastián, 2010eko maiatzaren 21a


Lotutako dokumentazioa

Leihoak. Abentura ERREALA Mundu BIRTUALEAN. Gozatu Internetez ... Sarean erori gabe ZiberBullying-a. Teknologia berrien bidezko jazarpena prebenitzeko GIDA ARINA Leihoak. Abentura ERREALA Mundu BIRTUALEAN. Gida Didaktikoa. Laguntza-eskuliburua Adingabekoei balioak transmititzea ZiberBullying-a. Haurrentzako materiala