I. Jardunaldiak: Tratu txarren eta giza eskubideen beste urratze larri batzuen ondoren egiten den ebaluazio mediko-psikologikoa

Buru osasuneko eta komunitate-psikiatriako elkarteak (OME) eta osasun eskubidearen aldeko OSALDE elkarteak jardunaldi batzuk antolatu dituzte, gaur eta bihar, Bilbon, tratu txarren eta giza eskubideen beste urratze larri batzuen ondoren egiten den ebaluazio mediko-psikologikoaz.

Buru-osasunaren, auzitegiko medikuntzaren eta lehen mailako arretaren arloetako profesionalei zuzenduta dago topaketa hau. Osasun arloko profesionalak nazioartean baliozkotzat jotako tresnak erabiltzen trebatu nahi dira, modu eraginkorrean ikertu eta dokumentatu ditzaten tratu txar edo zigor anker, krudel edo iraingarriei buruzko kasuak.

Jardunaldi hauetan, bihar Iñigo Lamarca arartekoak esku hartuko du. Zehazki, Ana Isabel Pérez Matxioren ponentzia hau aurkeztuko du: "Euskadiko esperientzia tratu txarren eta giza eskubideen beste urratze batzuen aurrean: arreta berezia atxiloaldi inkomunikatuaren gaineko kasuei".

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 19a