III. Aste Kulturaniztasuna Lasarte-Orian

Julia Hernández jarduneko arartekoak Lasarte-Oriako III. Aste Kulturaniztunean parte hartu du gaur. Ekitaldi hori Sasoeta-Zumaburu ikastetxeak antolatu du eta, zehazki, Tarana Karim giza-eskubideen arloko ekintzaileak gaur arratsaldean eman duen hitzaldian izan da Julia Hernández.

Aste horren bitartez, ezagutzera eman nahi dira Lasarte-Orian dauden kultura eta jatorri desberdinak, gizarteratze eta bizikidetza hobeak lortzeko asmoz. Egitarauan agertzen diren jarduera ugarien artean, nabarmentzekoak dira honako hitzaldi hauek: Brahim Ahmed-ena (Fronte Polisarioaren ordezkaria Euskadin) emango duena edo Kale Dor Kayiko ijitoen kultura-elkarteko bi ordezkarirena. Azken horiek hizpide izango dituzte ijito herriak gizarteratzeko egin dituen aurrerapenak.

Datozen egunetan, hainbat lantegi ere egingo dira: grafiti, ekialdeko dantza, Kubako dantza,¿ Musika-ekitaldiak ere ez dira faltako: kubatar saltsa, sevillanak edo Boliviako taldeak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 22a