Ikastaroa "Zigor arloko prozesuaren bermeak Europar Batasunaren araudiaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren argitan"

Gaur ikastaro bat egingo da Donostian, Arartekoak eta EHUren Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatuta, gai honen gainean: "Zigor arloko prozesuaren bermeak Europar Batasunaren araudiaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren argitan".

Jardunaldiaren hasiera ekitaldian izan dira Manuel Lezertua arartekoa, EHUko ordezkaria, María Jesús San José Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia sailburua, Lourdes Maiztegui Legelarien Euskal Kontseiluko presidentea, Juan Luis Ibarra Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko presidentea eta Carmen Adán del Río Euskal Herriko fiskal nagusia.

Hizlari jardun dute, besteak beste, Péter Csonka Europako Batzordearen Zigor Zuzenbideko Ataleko buruak, Holger Matt Abokatu Penalisten Europako Elkarteko presidenteak eta James MacGuill Abokatuen Partzuergoen Europako Kontseiluaren Zuzenbide Penaleko Batzordeko presidenteak.

Ikastaro honen bidez, ikuspegi orokor bat eman nahi da Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren eta Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarik garrantzitsuenaz (adibidez, alderdikeriarik gabeko epaiketa bat izateko eskubidea, errugabetasun ustea edo, lege-laguntza izateko eskubidea).

Donostia-San Sebastián, 2017ko maiatzaren 12a

 

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK