Ikasten eta lanean nabil. Nola egiten dut? jardunaldia

Iñigo Lamarca arartekoak "Arartekoa ikasleen zerbitzura" izenburuko hitzaldia eman du gaur goizean Bilbon, Ikasten eta lanean nabil. Nola egiten dut? jardunaldiaren barruan.

Jardunaldi hori Lurgorri Ikasle Elkarteak antolatu du, mahai gainean jarri nahi baitzuen honako gai hau: aldi berean lan egiteko eta ikasteko eskubideak bateragarri egiterakoan, irakaskuntza metodologia berriek sor ditzaketen arazoak; Ikasleek horren gainean duten kezka.


Bilbao, 2009ko azaroaren 20a