INDARREAN JARRI DA ARARTEKOAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDU ARAUDI BERRIA

Atzo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gero, indarrean jarri da Ararteko erakundearen Antolaketa eta Funtzionamendu Araudi berria, 1997ko ekainaren 23an onartutakoa ordezkatzen duena.

Azken urteotan, Ararteko erakundea sendotu egin da, lan-arlo berriak zabaldu ditu eta euskal gizarteari egiten dizkion zerbitzuak areagotu diren neurri berean hazi da.

Horren guztiaren ondorioz, araudi berri hau onartu da, izan ere, antolaketa modernoa, eraginkorra, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko parametroen arabera lan egiteko asmoa duena lortu nahi bada, antolaketa horren eskakizunetara moldatu behar da erakundearen egitura.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 25a