Ingurumen eta Hirigintza arloko adituen jardunaldiak

Azterlan Juridikoen Zentroak antolatuta, ingurumen eta hirigintzari buruzko jardunaldi bat egiten ari da gaur Madrilen. Manuel Lezertua arartekoak mahai-inguru batean esku hartu du, Antonio Vercherrekin batera, Ingurumen eta Hirigintza arloko koordinatzailea eta salako fiskala baita.

Ingurumen eta hirigintza arloan Arartekoak burutzen duen jardueraz aritu da Lezertua bere mintzaldian, eta ingurumen gaietan aditua den Fiskaltzarekin lankidetzan aritzeko zenbait proposamenen berri eman du.

Arartekoak nabarmendu du funtzio publikoak prebentziozko eta errepresiozko lana egin behar duela ingurumena kontrolatzeko orduan. Alde batetik, botere publikoek zehaztu eta ebaluatu egin behar dituzte ingurumenean eta pertsonen osasunean eragina izan dezaketen giza jarduerek sor ditzaketen arriskuak. Bestetik, ingurumen arloko administrazioaren betebeharra da eraginkortasunez ikuskatzea ezarritako neurriak betetzen ote diren, eta sor daitezkeen eragin berriak ebaluatzea.

Zehazki Arartekoari dagokionez, Lezertuak zehatz-mehatz azaldu ditu herritarrek egindako kexa batzuk, baita ere ingurumen arloa koordinatzeko Fiskaltzarekin batera sustatu dituen erakunde arteko lankidetza-kasu batzuk.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 30a