IÑIGO LAMARCA BERRIZ ERE ARARTEKO HAUTATU DU EUSKO LEGEBILTZARRAK

Eusko Legebiltzarrak berriro Iñigo Lamarca hautatu du Euskal Autonomia Erkidegoko ararteko, beste bost urterako.

Lamarcak legebiltzarkideen gehiengoa izan du bere alde eta, erakunde honen historian, berriz hautatzen duten lehenbiziko arartekoa bihurtu da.

Iñigo Lamarca 2004ko ekainaren 18an izendatu zuten lehenengo aldiz ararteko. Bost urte hauetan, erakundearen buruzagitzan egin duen lana honako ardatz hauetan oinarritu da: Arartekoa modernoago bihurtzea eta ematen dituen zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea, erakundea herritarrei gehiago eta hobeto ezagutaraztea, gizarte-erakundeekin harremanak estutzea eta Arartekoaren jarduera-arloak zabaltzea, bere lana bi arlo hauetan sakonduz eta hedatuz: gizarte-errealitatea ezagutzea, batez ere beharrik handienak dituzten pertsona eta taldeei dagokiena, eta politika publikoen diagnostikoa egitea.


Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 8a


Lotutako dokumentazioa

Iñigo Lamarcaren curriculuma